XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Landare usaindun eta medizinalak Badira jardinetan lorazain bezanbat landare usaitsu eta medizinalak.Hauen artean sukalderako belar xumetik hasirik, perejila, adibidez, landare sail handietaraino ere bada, eta hauetako batzu iragan denboretan sendagintzarako erabiliak izan bait dira.
Bergamota jardin mota asko da.
Osasunbelar taldekoa da bergamota eta Ifar Ameriketan Oswego tea egiteko erabilia izan zen, azal gorrien artean edari bezala eta bronkiotakoa sendatzeko.
Mendabelarra dugu (ezkerrean, erdian) osasunbelar familiko beste kidea, erleek oso maite dutena.
Bere izena Melissa grezieraz erle esan nahi du eta bada sineskizun bat erleek ez dutela bere erlauntza utziko
Malba taldeko belarkideak sendangintzan erabiliak izan dira, aringarri bezala.
Malopa, landare urtekaria, famili hontakoa dugu, eta Espainian ugari da.
Bere lore handiak (behean, ezkerrean) kolore doinu polita har dezakete jardinetan.
Espliegoa ez da inoiz sendagintzan erabilia izan, baina bai usaindun landare bezala, erromatarren artean bederen.
Izena laterazko
Gaurregun kultibatzen diren formen artean, Hidcote mata txikiak (goian, eskubian) kolore urdinxka du.
Tomilloa (eskubian, erdian) sukalde belar oinarrizkoa dugu.
Harrihondar jardinean hazi ohi da bereziki, adreilu eta harrihorma zirrituetan.
Erleak erakartzen ditu; eta lore hauetatik ateratako eztia oso estimatua da.
Salbia da beste sukalde belarra, baina tomilloz aparte, ehundaka urtez medizina bezala erabilia izan da.
Mota asko landu dira (
Hemengo eredu hau (behean, eskubian),